Sondikako udalekuetan izena ematea zabalik

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 15a, 10:56

Sondikako udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 21era izango dira eta haietan izena emateko epea gaur, maiatzak 15, zabaldu da. Izena ematea barikura, maiatzak 19, arte egongo da zabalik. Izena ematea Ludoteka Txikiaren ekintzetan egin daiteke, Ludoteka Gaztearen ekintzetan eta Gaztetxearen ekintzetan.

Ludoteka Txikiari eta Gazteari dagokienez, aste bakoitzak 40 euro balio ditu Sondikan erroldatuentzat; eta 78 euro, gainerakoentzat. Gainera, aukera dago umeak ekintzak hasi baino lehenago eraman, eta ekintzak bukatu eta beranduago jaso. Bestalde, irteerak antolatu dira Gaztetxeko erabiltzaileentzat, hala nola zaldiz ibiltzera eta espeleologia egitera. Guztira lau irteera izango dira eta lauetan parte hartzeak 81 euro balio ditu. Era berean, nahi beste irteeratan parte hartzeko aukera dago.

Izena ematea Ludoteka Gaztean egin behar da esandako egunetan. Informazio gehiagorako jo daiteke www.sondika.eus webgunera, ludotekara eta gaztetxera.   

Beste aldetik, futbol campusa ere egingo da ekainaren 26tik uztailaren 7ra, 2009. Urtetik 2016. Urtera bitartean jaiotako umeentzat. Izena ematea www.cdsondika.com/2023kanpusa webgunean egin daiteke, edo ekainaren 5etik 9ra, 18:00etatik 20:00etara, futbol-zelaian. Azkenik, Dana Gimnastika Kirol Elkarteak ere udalekuak eskainiko ditu ekainaren 26tik uztailaren 14ra bitartean. Izena ematea ekainaren 20ra arte egin daiteke. Informazio gehiago hemen.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).