Atzo, maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna izan zen. Ospatzeko, domekan, maiatzak 21, txikientzako jarduera berezia egingo da Ikurrina Plazan: hondar-ontzi magikoa. Hiru urtetik 10 urtera bitarteko umeentzako jarduera da eta bertan, hondarraren gainean, irudi eta kolore batzuk proiektatuko dira 3Dko mundu interaktiboa sortuz. Azaldu moduan, jarduerak irudimena sustatzen du, eta zentzumenak estimulatu.