Goizean, 10:00etan, klubeko beheko taldeek partidak jokatuko dituzte. Ostean, 13:15ean, pintxo-potea egingo da txosnan. Bazkaltzeko, paella erraldoia egingo dute eta horretarako salgai daude txartelak, bakoitza 10 euroren truke. Txartelak leku hauetan erosteko aukera dago: Batzokian, Amets eta Txamo tabernetan, eta Artebe eta Gorondabeko kiroldegietan.
Bingo batek bazkalostea girotuko du eta ostean, musikaren txanda izango da: Eki Kover Band taldea eta Dj Vithy arituko dira Sondikan. Klubak jaian parte-hartzeko deialdia egin die herritarrei.