Sondika Futbol Taldearen Eguna ekainaren 3an egingo da

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 24a, 12:38

Kirol-denboraldiak bukatzear daude eta taldeak urteari agur esaten dabiltza. Sondika KE taldeak, esate baterako, jaialdi handia antolatzen du urtero herrian ,eta aurten ekainaren 3an egingo du. Egitaraua Basozabal futbol zelaian garatuko da, eta musika, janaria, edaria eta, noski, futbola hartuko ditu oinarri.

Goizean, 10:00etatik aurrera, ateak irekiko dira, eta nahi duenak klubaren instalazioak ezagutzeko aukera izango du. Gainera, puzgarriak eta tailerrak eskainiko zaizkie umeei; 12:00etan, Sondikak Dinamo San Juan taldearen kontra jokatuko du kadete mailan. Hori bukatutakoan, trikipoteoa egingo da. Bazkaltzeko, paella erraldoia zerbitzatuko da. Tiket bakoitzak 10 euro balio ditu eta salgai ipini dira Basozabal zelaiko bulegoan (18:00tik 21:00etara). Era berean, zelaiko taberna irekita egongo da egun osoan eta, besteak beste, ogitartekoak eskainiko dira bertan.

Arratsaldean, 16:30ean, sariak banatuko dira eta ekitaldia amaitu bezain pronto, puzgarriak eta tailerrak egingo dira berriro. Jaia biribiltzeko, musika emanaldi bi antolatu dira: 19:30ean, dantzatzeko prest; eta 22:00etan, Five direction taldea arituko da. Klubak jaian parte hartzeko deia egin die herritarrei.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).