CD Sondikak futbol campusa antolatuko du udarako

Aikor aldizkaria 2023ko maiatzaren 26a

Bizia K.T. eta CD Sondikak umeentzako campusa egingo dute Sondikan ekainaren 26tik uztailaren 7ra bitartean. Campusa 20. aldiz antolatu da. Udalekuan 2009tik 2016ra bitartean jaiotako neska-mutilek parte hartzeko aukera izango dute. Izena-emateko epea ekainaren 5etik 12ra bitartean egongo da irekita. Klubak era bi prestatu ditu izena emateko: batetik, klubaren Basozabal futbol zelaiko bulegoan, 18:00etatik 20:00etara bitartean; bestetik, online, helbide honetan: www.cdsondika.com/2023kanpusa. Campusa 70 euro balio zaizkie Sondikan edo Lezaman erroldatuta daudenei; eta 120 euro, gainerakoei.