Ibilbide luzea du Dana Sondikako Gimnastika Klubak, duela 17 urte sortu zen eta. Bere lantaldeak ere eskarmentu handia du, eta gimnastika erritmikoari modu adeitsuago batean heltzeko aukera eskaintzen diete gimnastei. Klubak 70 gimnasta ditu gaur egun: gimnastikan hasi berriak direnak, eskola-kirolean dabiltzanak eta gimnasta federatuak. Hala ere, klubaren helburua ez da medailak lortzea, gimnastek kirola gozatzea baizik. Dena dela, filosofia horrek emaitzak baditu, klubeko Naroa Alvarez Espainiako txapelduna baita kadete kategorian.