Umeen taldea osatu dute Hegalariak taldeko jokalariek, Pozgarri (Derio) taldeko jokalariek eta Indautxuko eskolako jokalariek. “Hiruren batasunari esker lortu dugu taldea aurrera ateratzea”, azaldu dute Hegalariak taldeko ordezkariek. “Gurean ume guztiek dituzte ateak zabalik. Gainera, aipatu beharra dago areto-futbola ez dela kirol garestia, eta, beraz, guztiontzako aukerak daude berton”.