2023/24ko denboraldiko kamisetan, aurretik, hiru osagai daude ikusgai: bularrean, Jack&Jones markako logotipoa, datozen denboraldi biotan sondikoztarren babeslea izango baita; eta horren gainean, jokalari bakoitzaren zenbakia eta taldearen armarria jarri dira. Atzean, zenbakia agertuko da berriro, aurrean baino handiagoa eta horren azpian, Suministros Eléctricos Bat babeslearen logotipoa. Zenbakiaren gainean, Hegalariak eta Sondika dago irakurgai eta Euskal Herriko zein Sondikako banderak ipini dituzte. Mahuka batean taldearen izena idatzi dute zuriz; eta bestean, herriarena.