Hegalariak taldeak Artaromoren kontra jokatuko du Kopan

Aikor aldizkaria 2023ko uzt. 18a, 10:20

Euskadiko Futbol Federazioak atzo zozkatu zituen Euskal Koparen lehenengo kanporaketaren partidak. Horietako batean, Hegalariak Sondikako taldeak Artaromo taldearen kontra jokatuko du irailaren 17ko asteburuan, Getxoko Gobelako aretoan.

Sondikoztarrek baikor egingo diote aurre kanporaketari. Izan ere, aurreko urteetan, emaitza onak lortu dituzte Euskal Kopan; iaz, esate baterako, finalerdietara heldu ziren, baina han Zierbenaren kontra galdu zuten. Aurten ere ez da erraza izango. Artaromo taldeak Euskal Liga kategorian jokatu zuen iaz, Hegalariak taldea aritu zen txapelketa bera. Getxoztarrak faboritoak izango dira: batetik, kanporaketa etxean jokatuko dutelako; bestetik, 2022-2023ko denboraldian hobeto ibili zirelako: Artaromo zazpigarren postuan gelditu zen; eta sondikoztarrak, 13.ean.

Hauek dira gainerako kanporaketak: CD Sasikoa Durango-Lagun Onak CDA GDKO; CD Beti Araba D13 Futsal-Ibaialde Salburua FC; Hamaika Guk AAF-Aguraingo Oriamendi Lezao KE; KE Lauburu Ibarra Mahala-Martutene KE. FC Soloarte, FS Santurtzi eta Elorrioko Buskantza FKE taldeak zozketatik libre atera dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).