Playback lehiaketa Sondikan

a: Caleb Oquendo 2023ko ira. 11a, 12:12

Santa Kurtze jaien egitarauaren baitan, playback lehiaketa antolatu da barikurako, irailak 15. Izena ematea eguaztenera arte egin daiteke liburutegian, ludotekan eta Gaztetxean. Hura egitean adierazi beharko dira taldearen izena eta aukeratutako abestiaren izenburua; abestia euskaraz izan beharko da. Guztira 120 euro banatuko dira saritan: 60 euro, irabazlearentzat; 40 euro, bigarrenarentzat; eta 20 euro, hirugarrenarentzat. Altzora euskara elkarteko kideek osatuko dute epaimahaia.