Kurtzeko jaiak ate joka Sondikan

a: Modus Operandi Facebook 2023ko ira. 13a, 11:35

Bihartik aurrera eta domekara arte Kurtzeko jaiak gozatuko dituzte Sondikan. Herritar guztientzako ekintzak izango dira lau egunean zehar, hala nola puzgarriak, mozorroen lehiaketa, gastronomia-txapelketak, kirola, kalejirak eta kontzertuak.  

Irailak 14, eguena

11:00 Kalejira, trikitiak girotua.

12:00 Meza eta aurreskua, Gorantzaileak dantza-taldearen eskutik.

17:30 Umeentzako jolas-parkea, puzgarriak eta tailerrak.

18:00 Belaunaldien arteko tailerrak: eskumuturrak, Gorondagane GEk antolatua; eta karta-jokoak, Erretiratuen Klubak antolatua).

19:30 Txokolatea eta zapiak banatzea.

 

Irailak 15, barikua

18:00 Mozorroen lehiaketa.

19:00 Playback lehiaketa.

23:00 Kontzertuak: Modus Operandi + Urrats.

 

Irailak 16, zapatua

11:00 Kalejira, Ipar Elaiak txistu-taldeak girotua.

11:30-13:30 Ohiko jolasak.

12:00 Marmitako txapelketa.

14:00-14:45 Kazolak aurkeztea.

18:00 Ligako partida: CD Sondika vs Apurtuarte.

18:45 Penaltiak jaurtitzea, CD Sondikaren eskutik.

20:15 Marmitako txapelketaren sariak banatzea.

22:00 Erromeria: Oinutsik + Show Party Djs.

 

Irailak 17, domeka

11:00 Kalejira, Ipar Elaiak txistu-taldeak girotua.

11:30-13:15 Haurrentzako pintura lehiaketa.

12:00 Tiragoma txapelketa.

13:30 Pintura lehiaketaren sariak banatzea.

18:00 Dantzak, Gorantzaileak dantza-taldearen eskutik.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).