Etxera lagunduta itzultzeko zerbitzua Sondikako Santa Kurtzeko jaietan

a: Freepik 2023ko ira. 14a, 11:22

Gaur, irailak 14, Santa Kurtzeko jaiak hasiko dira Sondikan, eta hango udalak laguntza-zerbitzua martxan ipiniko du bariku eta zapatu gauean, nahi duten sondikoztarrek etxera lagunduta itzuli daitezen. Karpan topaketa-gunea jarriko da eta bertan eman beharko da izena. Irteerak 01:30ean, 03:30ean eta 05:00etan izango dira, oinez, eta ibilbidea zehaztu da herrigunean zehar; nolanahi ere, baten batek ibilbide horretan ez dagoen tokira joan behar badu, hori adierazi ahal du topaketa-gunean bertan. Etxera lagunduta itzultzeko zerbitzua iazko santakurtzetan eta aurtengo sanjoanetan ere egon da, eta azaldutakoaren arabera, oso harrera ona izan du.