Zapatuan, irailak 23, Altzora Sondikako euskara elkartearen eguna izango da Larrabarrena parkean. Eguerdiko 13:00etan dantza-poteoa egingo da Elaiak txistu-taldeak eta Gorantzaileak dantza-taldeak girotuta; Ikurrina plazatik irtengo dira. Herri-bazkaria 15:00etan izango da: sagardotegiko menua egongo da eta txartelak erosi daitezke Geltoki, Egarri, Batzoki eta Amets tabernetan; helduek 20 euroan, eta umeek 11 euroan. Bazkalostea Taberna Ibiltariak alaituko du. Gainera, argazki-lehiaketaren sariak banatuko dira.