Parte hartzeko aurrekontuak Sondikan

Aikor aldizkaria 2023ko ira. 20a, 13:08

Sondikako Udalak 2024ko udal-aurrekontuen proiektua prestatuko du, eta horretarako,
herritarren iritziak eta iradokizunak hartuko ditu kontuan. Horrela, herritarrek euren
proposamenak modu indibidualizatuan helarazteko, alkatea, Naia Landa Bilbao, liburutegian
izango da gaur, irailak 20, 13:30ak arte, eta irailaren 27an, 16.00etatik 20:00etara.