Jai-giro ederra Altzora Egunean

a: Roberto Gomez “Txiki” 2023ko irailaren 26a

Zapatuan, irailak 23, hainbat lagun batu ziren Altzora Sondikako euskara elkartearen festa handian. Jai-giro ederra izan zen egun osoan eta, besteak beste, gozatu zituzten dantza-poteoa, herri-bazkaria eta Taberna Ibiltariak girotutako bazkalostea. Argazkietan ikusten dugunez, ederto pasatu zuten.