Enologia Eguna ospatuko dute domekan Sondikan

Aikor aldizkaria 2023ko urriaren 6a

Domekan, urriak 8, ardo onenez gozatzeko aukera egongo da Sondikan, hango udalak egun horretarako 13. aldiz antolatu baitu Enologia Eguna. Bizkaiko txakolinaz gainera (Magalarte Lezama eta Basalbeitiko txakolina), hurrengo jatorri-deitura hauetako ardoak dastatzeko aukera egongo da: Ribera del Duero, Rioja, Penedés, Somontano, Rueda, Navarra, Albariño, Cava eta Jerez.

Horrezaz gainera, janari-saltokiak ere ipiniko dira, eta, besteak beste, taloa, gazta eta gildak salduko dituzte. Sondikako ogitegi-gozotegi batek ere postua ipiniko du. Bestalde, kristalezko kopa bat eta hiru ardo sei euroan ipiniko dira salgai, eta txartelak erosten dituztenen artean zozketatuko dira sei botilako bi ardo-kaxa. Enologia Eguna 12:30etik 15:00etara egingo da Goiri plazan.