Enologia Eguna irudietan

a: Juanjo Ortiz

Egun ederra baino ederragoa izan zen atzokoa, eta lagun asko hurbildu ziren Sondikako Goiri plazaraino, Enologia Eguna gozatzera. Ekintza 13. aldiz antolatu da aurten, eta bertaratutakoek, besteak beste, jatorri-deitura hauetako ardoak dastatzeko aukera izan zuten: Bizkaiko Txakolina, Rioja, Rueda, Navarra, Cava eta Jerez. Taloa, gazta eta gildak ere ipini ziren salgai.