Herri-lanetako bi peoi kontratatuko dira Sondikan

Aikor aldizkaria 2023ko urr. 11a, 12:35

2023ko Txorierriko Enpleguko Eskualde Planaren baitan, Sondikako Udalak herri-lanetako bi peoi kontratatuko ditu sei hilabetean eta jardunaldiaren % 75ean; aurreikusitakoaren arabera, kontratazioak azaroaren amaieran egingo dira. Lan-eskaintzak Lanbidek kudeatuko ditu parekatze automatikoaren bidez eta enplegu-eskaintza bere webgunean zabalduz.

Peoiek, besteak beste, bankuak pintatu beharko dituzte, seinaleak berriro ipini, baldosak berritu eta eraikinak konpondu. Baldintza moduan eskatzen da DBHko titulazioa edo baliokidea izatea eta euskararen 1. hizkuntza-eskakizuna; gainera, baloratuko da lanpostuan gutxienez sei hilabeteko eskarmentua izatea.

Hautagaiek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar dute kontratua hasi aurreko egunean, eta erakundearen eremu geografikoan bizi. Gainera, 2022ko deialdian udal berak kontratatu bazituen, ezin izango dute aurtengo deialdian parte hartu. Informazio gehiagorako, lanbidera eta EGAZ Txorierrira jo daiteke, eta 945 160 600 telefono-zenbakira deitu (EABAren marka beharrezkoa da). Epea urriaren 16tik 22ra arte egongo da zabalik.