Uriarte Gordon, txapelduna Hiru Hiriburuak torneoan

a: Nexis 2023ko urr. 16a, 11:58

Atzo, urriak 15, egun handia izan zen pilota mundian, Hiru Hiriburuak torneoaren finalak jokatu zirelako Bizkaia frontoian. Finaletan ia 3.000 zale batu ziren eta emozioa nagusi izan zen harmailetan. Gainera, txorierritar bat, Aiala Uriarte Gordon sondikoztarra, irabazlea izan zen promesen kategorian eta pilota mistoa erabilita. Uriarte Gordon Lezamako Pilota Klubeko pilotaria da, eta Marta Gomez kidea zuela, 22 eta 9 irabazi zien Olatz Insaustiri eta Irati Betegiri. Bestalde, Amaia Aldai eta Arrate Bergara gailendu ziren final handian, Leire Garairi eta Irati Zabalari 22 eta 19 irabazita.