Berrikuntzak Sondikako Ludoteketan eta Gaztetxean

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 3a, 11:28

Sondikako Udalak jakinarazi duenez, berrikuntzak ezarri dira kultura-zerbitzuetan eta Ludotekek eta Gaztetxeak ordutegi berria izango dute. Horrela, Gaztetxea ez da eguenetan zabalduko, baina horren ordez luzatu da asteburuko ordutegia. Era berean, zapatuetan Txikigaztelekua egongo da Ludoteka IIan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako gaztetxoentzat.

Ludoteka I hiru urtetik gorako umeek erabili dezakete Lehen Hezkuntzako 2. mailara arte, eta astelehenetik barikura arte dago zabalik 17:00etatik 19:00etara. Ludoteka II, bestalde, astelehenetik barikura bitartean, 17:00etatik 19:00etara, dago zabalik 3. eta 4. mailetako umeentzat; eta martitzenetik barikura, 17:00etatik 19:00etara, 5. eta 6. mailetako umeentzat. Gainera, zapatuetan ere, 17:00etatik 20:00etara, Txikigazteleku-zerbitzua emango da azken horientzat. Gaztetxoek instalazioak eta hango materiala eta jolasak erabili ahalko dituzte, eta zerbitzua apirilera arte emango da.

Gaztetxea DBHko 1. mailatik aurrerako gazteek erabili dezakete. Bere ordutegia da barikuetan eta zapatuetan, 17:00etatik 22:00etara, eta domeketan, 17:00etatik 21:00etara. Azaldu duten moduan, urtean hiru musika-ekitaldi edo ikuskizun egingo dira, eta bi gau-jai, 00:00ak arte eta begiraleek zainduta. Halaber, asteburuko txango bat egingo da.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).