San Martin ospatuko dute sondikoztarrek

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 10a, 09:20

Zapatuan, azaroak 11, San Martin Eguna da eta, ospakizunaren harira, Sondikan ekintzak izango dituzte goizean. Horrela, 12:30ean meza egingo da eta haren ostean aurreskua dantzatuko du Gorantzaileak dantza taldeak. Ospakizuna biribiltzeko, kalejira izango da Triki Xabierrek girotuta.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).