Asteburuan, pilota-partidak eta euskal azoka izango dituzte Sondikan

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 16a, 11:29

Sondikako Udalak gizarte-sareetan jakinarazi duenez, zapatuan eta domekan Euskal Asteburua ospatuko dute, eta bi ekitaldi nagusi izango dira: zapatuan, azaroak 18, Emakume Master Cup txapelketaren partidak, eta domekan, azaroak 19, euskal azoka.  

Emakume Master Cup txapelketaren baitan, bost partida jokatuko dira Goronda Beko kiroldegian. Gainera, Alaia Uriarte Gordón sondikoztarra haietako batean arituko da: Uriartek Alejandra Bilyaken kontra jokatuko du 17:00etan. Gainerako partidak hurrengo hauek dira: 16:30ean, Malen Lamadrid, Larraitz Beltranen aurka; 17:30ean, Jaione Fernandez, Enara Juantorenaren kontra; 18:00etan, Zabaleta, Etxegarairen kontra; eta 18:30ean, Mendizabal, Ibarrolaren aurka.

Bestalde, domekan, XXV. Euskal Azoka izango da 10:00etatik 15:00etara, tren-geltokiko aparkalekuan. Azokan bertako produktuak ipiniko dira salgai, eta horrezaz gainera, hainbat ekintza izango dira goiz osoan zehar: Ipar Elaiak txistu-taldeak girotutako kalejira, umeentzako tailerrak (merkatuan) eta kaleko antzerkia. Era berean, dantza- eta kantu-poteoa egingo da Gorantzaileak dantza-taldearen, Ipar Elaiak txistu-taldearen eta Txuma Olagüe abesbatzaren eta talde koralaren eskutik; eta Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen saioak goiza biribilduko du.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).