Zabaleta, garaile Sondikan

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 20a, 12:04

Zapatuan, azaroak 18, pilota-partidak jokatu ziren Sondikako Goronda Beko kiroldegian, Emakume Master Cup txapelketaren baitan. Elite kategorian, final zortzirenetan, Goiuri Zabaletak 22 eta 13 irabazi zion Maddalen Etxegarairi; hortaz, Enara Gaminderen kontra ibiliko da final laurdenetan. Gainerako partidei dagokienez, hauek izan ziren emaitzak: gazte kategorian, Malen Lamadridek 18 eta 14 irabazi zion Larraitz Beltrani; promesa gazteen kategorian, Alejandra Bilyak 18 eta 15, Aiala Uriarteri; eta gazte kategorian ere, Enara Juantorenak 18 eta 12, Jaione Fernandezi. Bestalde, Mendizabalen eta Ibarrolaren arteko partida ere jokatzekoa zen, baina hura bertan behera gelditu zen, Ibarrolak eskuko mina zuen eta. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).