Azoka Handia eta kontzertua Sondikan

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 24a, 12:40

Gorondaganeko Guraso Elkarteak antolatuta, domekan, azaroak 26, Azoka Handia izango da 10:30etik 14:30era Goiri Erdiko plazan. Oraindik badago gurasoen elkartearen bulegora materiala eramateko aukera, azokan salgai ipini dezaten. Besteak beste, eraman daitezke jostailuak, bildumak, kartak, liburuak, ipuinak eta komikiak. Elkartearen bulegoa 16:00etatik 16:30era izango da zabalik. Azokan bertan kirol-materiala eta material elektronikoa zozketatuko da.

Bestalde, arratsaldean herriko hainbat taldek antolatutako kontzertua izango da Santa Cecilia eguna dela eta. Ekitaldian hauek hartuko dute parte: Gorondagane Eskolako Abesbatza, Ipar Elaiak txistu-taldea, Txuma Olague talde korala, Txuma Olague abesbatza, Pentagrama kultur elkarteak eta Gorantzaileak dantza-taldea. Talde guztiak kalejiran irtengo dira gaztetxetik elizara, 17:30ean, eta kontzertua 18:00etan hasiko da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).