Sondikako Udalak ekintzak antolatu ditu Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta. Liburutegian puntu morea duten banderak banatuko dira gaur, azaroak 24, eta ekintzak egingo dira gaztetxean eta ludoteketan. Bihar, azaroak 25, elkarretaratzea izango da 13:00etan, Ikurrina Plazan eta bertan ere adierazpena irakurriko da, eta musika ipini. Bestalde, Garrasia talde feministak ere ekintza antolatu du biharko. Ikurrina plazan, ekitaldia egingo dute 17:15ean.