Saioa 19:00etan izango da Sondikako Kultur Etxean, eta oholtza gainean ikusiko ditugu Etxahun Lekue, Maialen Akizu, Jon Maia eta Jone Uria; gai-jartzailea Idoia Anzorandia izango da. Bertso-saioa amaituta, Taberna Ibiltariak euskal kantaz beteko ditu herriko txokoak.
Zapatu arratsaldean, 19:30ean hain zuzen, Zuhaitz Gurrutxagaren Futbolistok bakarrizketa gozatzeko aukera egongo da Kultur Etxean. Domekako goiza, azkenik, magiaz beteta etorriko da. Alain Zulaika magoak familiako magia-ikuskizuna egingo du 11:30ean, Kultura Etxean; eta horren ostean, magia-tailerra egongo da Ludotekan, umeek eurek magia egin dezaten. Ekintza guztiak doakoak izango dira eta Kultur Etxera sartu ahalko da lekuaren edukiera bete arte.