Oso eguraldi txarra bazegoen ere, hainbat ume eta guraso batu ziren urtarrilaren 5ean, Sondikako terminal zaharrean, Errege Magoen etorrera ikusteko. Urtero legez, Meltxor, Gaspar eta Baltasar umeekin zuten hitzordua bete zuten, eta aireportu zaharretik herriko frontoira irten ziren, bertan txikien nahiak entzutera eta haien artean opariak banatzera. Bestalde, Magoak Deriora ere ailegatu ziren. Kabalgataren ibilbidea bertan behera gelditu zen arren, umeek plazan ipinitako karpan Magoekin egoteko aukera izan zuten,