Urte berriarekin batera aukera dago Sondikako Kultura Etxean berriro antzerkia gozatzeko. Horrela, zapatuan, urtarrilak 13, 20:00etan, Yllana taldeko Greenpiss ekologiari, gure planetaren etorkizunari eta gure espeziearen biziraupenari buruzko satira izango da; eta otsailaren 24an, bestalde, Golden Apple Quartet taldearen agur esateko biraren saioetako bat, 20:00etan. Sarrerak kutxabak.es webgunean erosi daitezke 10 euroan, edo txarteldegian saioa hasi baino ordubete bat lehenago. Gainera, bigarren ikuskizunaren kasuan, udal-liburutegian ere eskuratu daitezke urtarrilaren 12ra arte.