Menu hau emango da: entsalada, iberikoak, baserriko oilaskoa eta txerri-saiheskia parrilan, pasteltxoak, ogia, kafea eta edariak. Kupela ere egongo da, eta menu beganoa eta begetarianoa eskatzeko aukera.
Inauteriak otsailaren 16an eta 17an ospatuko dituzte Sondikan, eta Sondikako Inauteriak elkarteak jakinarazi duenez, aurten herri-bazkaria antolatu dute egitarauaren baitan; herri-bazkaria otsailaren 17an izango da. Berrehun lagunentzako lekua egongo da eta txartelak urtarrilaren 16tik otsailaren 4ra bitartean eskuratu ahalko dira Loroño, Geltoki, Ordago eta Egarri tabernetan; helduentzako menuak 25 euro balio ditu, eta umeentzako menuak, 15 euro.