Ate joka ditugu Inauteriak. Sondikan otsailaren 16an eta 17an ospatuko dituzte, eta Sondikako Inauteriak elkarteak gizarte-sareen bidez jakinarazi du barikurako zein gai aukeratu duen: mundu magikoa. Hortaz, gai hori oinarritzat hartuta, mozorroak prestatu beharko dira. Bestalde, gogora ekarri dute aurten lehen aldiz herri-bazkaria egingo dela. Txartelak otsailaren 4ra arte eskuratu ahalko dira Loroño, Geltoki, Ordago eta Egarri tabernetan; helduentzako menuak 25 euro balio ditu, eta umeentzako menuak, 15 euro. Eskudirutan ordaindu behar da, eta diru-kopuru zehatza eraman.