Mezu horretan datu hauek adierazi beharko dituzte: taldearen izena, zein lehiaketan parte hartuko duten, zenbat partaide diren eta telefono-zenbaki bat. Irabazleak nortzuk diren otsailaren 17an, 22:00etan, egingo den sari-banaketan jakinaraziko da. Mozorro-lehiaketaren irabazleak 200 euro jasoko ditu saritzat; eta bigarrenak eta hirugarrenak, garaikur bana. Karroza-lehiaketaren irabazleari 300 euro emango dizkiote saritzat; eta bigarrenari eta hirugarrenari, garaikur bana. Animazio-lehiaketaren irabazleak 100 euro eskuratuko ditu; eta bigarrenak eta hirugarrenak, garaikur bana.