Dena prest Sondikako Inauteriak ospatzeko

Aikor aldizkaria 2024ko ots. 13a, 13:44

Txorierrin oraindik dago Inauteriak gozatzeko aukera, izan ere, Sondikan asteburuan, otsailak 16 eta 17, ospatuko dituzte. Sondikako Inauteriak elkarteak egitarau zabala prestatu du, herriko txokoak kolorez eta mozorroz bete daitezen.

Barikuko gaia da mundu magikoa. Horrezaz gainera, ohikoa den moduan, mozorro-, karroza- eta animazio-lehiaketak antolatu dira zapaturako. Izena emateko epea otsailaren 17aren 12ak arte egongo da zabalik, eta taldeek nahi beste lehiaketetan hartu ahalko dute parte. Horretarako, mezua bidali beharko dute sondikakoinauteriak01@gmail. helbide elektronikora, eta datu hauek adierazi: taldearen izena, zein lehiaketan parte hartuko duten, zenbat partaide diren eta telefono-zenbaki bat. Irabazleak nortzuk diren otsailaren 17an, 22:00etan, egingo den sari-banaketan jakinaraziko da. Mozorro-lehiaketaren irabazleak 200 euro jasoko ditu saritzat; eta bigarrenak eta hirugarrenak, garaikur bana. Karroza-lehiaketaren irabazleari 300 euro emango dizkiote saritzat; eta bigarrenari eta hirugarrenari, garaikur bana. Animazio-lehiaketaren irabazleak 100 euro eskuratuko ditu; eta bigarrenak eta hirugarrenak, garaikur bana.

Aipatu beharra dago aurten, Sondikako Inauteriak taldeak antolatuta, lehenengo aldiz herri-bazkaria egingo dela zapatuan. Sondikako Inauteriak taldeak eta Garrasia elkarte feministak manifestua kaleratu dute erasoen aurka. “Indarkeriarik gabeko Inauteriak bizi nahi ditugu, edozein motatako eraso sexistarik gabekoak. Gure jaietan denontzako lekua aldarrikatzen dugu, berdin dio jatorri, sexu, genero edo sexu-identitateak”. Azaldu dutenez, erasorik jaso edo ikusiz gero, txosnagunera gerturatu behar da, protokoloa martxan ipini dadin.  

 

 

Otsailak 16, barikua

17:00 Txupinazoa, jaien hasiera.

17:30 Kalejira eskolatik, buru-handiekin.

18:00 Xaibor diskofesta.

19:30 Txanpi-pote txosnetan.

20:00 Taberna Ibiltaria.

00:00 Kontzertua: Akatz.

02:30 Erromeria: Urrats.

 

Otsailak 17, zapatua

11:00 Umeentzako jolas-parkea.

12:00 Tostada-lehiaketa.

12:00 Kalejira, Elaia txistu-taldearekin.

12:30 Elutxa txaranga.

13:00 Dantza-poteoa, Gorantzaileak taldearen eskutik.

13:00 Triki-poteoa, Auzokoa Herrikoi elkartearekin.

14:30 Herri-bazkaria.

16:00 Bingo musikatua.

16:30 Patxangoi elektrotxaranga.

18:00 Umeen mozorro-desfilea.

18:00 Kafea, Nagusien Etxean.

18:30 Musika eta dantza, Nagusien Etxean.

18:30 Kalejira, Elutxa txarangarekin.

19:00 Umeen mozorro-desfilearen sariak banatzea.   

19:30 Txokolatada.

20:30 Kalejira, Lekeitioko Deabruekin.

21:30 Sardinaren hileta.

21:45 Lehiaketen sariak ematea: nagusien mozorroa, karroza, animazioa, tostadak eta erakusleihoak.

22:00 Kontzertua: Mozkor Alaiak.

00:00 Erromeria: Bidean.

03:00 Dj Vithy.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).