Aste Santuko irteeretan izena ematea Sondikan

Aikor aldizkaria 2024ko ots. 14a, 11:52
a: Zirkozaurre

Sondikako Ludoteka Txikiak, Ludoteka Gazteak eta Gaztetxeak irteera bina antolatu dituzte Aste Santuko oporretarako. Horrela, Ludoteka Txikiak irteera egingo du Bizkaia Parkera martxoaren 26an, eta La Encartada museora, apirilaren 2an. Ludoteka Gazteak, bestalde, irteera antolatu du Orozkoko Museora martxoaren 27rako, eta Novajumpera (Barakaldo), apirilaren 3rako. Gaztetxearen erabiltzaileak, azkenik, Yump Yardera (Derio) joango dira martxoaren 27an, eta Zirkozaurrera (Bilbo) apirilaren 3an. Irteera guztiak goizez egingo dira eta 10 euro balio dituzte. Izena ematea otsailaren 19tik 23ra egin beharko da Ludotekan, 19:00etatik 21:00etara.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).