Inauteriak handitasunez ospatu dituzte Sondikan

a: Juanjo Ortiz 2024ko otsailaren 19a

Sondikoztarrek ez ezik gainerako txorierritarrok ere egutegiko hitzordurik garrantzitsuenetako bat gozatu dugu asteburuan: Sondikako Inauteriak. Herria kolorez eta mozorroz bete da barikuan eta zapatuan, eta Sondikako Inauteriak elkarteak antolatuta, adin guztientzako ekintzak izan dira, hala nola kalejirak, musika, txanpi-poteoa, jolas-parkea, tostada-lehiaketa, dantza-poteoa eta desfileak. Sondikan osagai guztiak izan dira Inauteriak handitasunez ospatzeko.