Aste Santuko campusa antolatu du Hegalariak taldeak

Aikor aldizkaria 2024ko mar. 5a, 13:46

Apirilaren 2tik 5era egingo da Goronda Bekoko kiroldegian, 09:30etik 14:00etara. Campusak 55 euro balio ditu eta prezioaren barne daude asegurua, kamiseta eta diploma. Sei urtetik 12 urtera bitarteko umeentzako campusa da eta izena ematea www.hegalariak.org webgunean egin daiteke martxoaren 22ra arte.