Sondikako Emakumeen Kontseilua aurkeztu dute

a: Sondikako Udala 2024ko mar. 14a, 14:59

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Sondikako Emakumeen Kontseilua aurkeztu zuen bertako udalak. Alaitz Zabala berdintasun-zinegotziak azaldu zuenez, emakumeak elkartzeko eta euren beharrizanak hausnartzeko gunea da. Kideek herriko gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko beharrezkotzat jotzen dituzten ekintzak eta urratsak aztertuko dituzte, eta proposamenak alkateari jakinaraziko dizkiote. Hurrengo aldizkarian gehiago ezagutuko dugu ekimen honi buruz.