Lehiaketan Sondikako sei tabernek hartuko dute parte eta horietan haragi-pintxoak bi euroan dastatu ahalko dira 20:00etatik 20:30era arte. Lehiaketa girotzeko, kale-animazioa egongo da. Beste alde batetik, arrain-pintxoen txanda apirilaren 20an izango da, eta estilo libreko pintxoen txanda, maiatzaren 18an.
Herritarrek euren iritzia eman ahalko dute pintxoei buruz. Gainera, botoa eman, eta zozketa batean parte hartuko dute. Zehatz-mehatz, bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da herriko jatetxe batean.