Garrasia Sondikako talde feministak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, herriko puntu beltzak identifikatu nahi ditu. Taldekideek puntu beltzak aztertuko dituzte, baina herriko emakumeei eta neskei ere laguntza eskatu diete “ahalik eta puntu beltz gehien identifikatzeko”. Horretarako, galdetegi hau bete behar da, eta puntu belztzat zergatik jotzen den azaldu. Inkesta egiteko epea martxoaren 24ra arte egongo da zabalik. Bestalde, apirilaren 4an batzar irekia egingo dute eta bertan eztabaidatuko da emaitzen inguruan.