Emakumeentzako arte-tailerra Sondikan

Aikor aldizkaria 2024ko api. 4a, 12:16

Tailerra berdintasun arloko programazioaren baitan antolatu da, eta apirilaren 8an, 15ean, 22an eta 29an egingo da udal-txokoan. Saio bakoitzak bi ordu iraungo du, 18:00etatik 20:00etara. Tailerraren helburua da artea earbiltzea parte-hartzaileek euren burua hobeto ezagutzeko eta arte munduari lotzen dituzten ereduak aztertzeko. Hamasei urtetik gorako emakumeentzako ikastaroa da eta izena ematea berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita egin daiteke, 688 654 649 telefono-zenbakira deituta, edo udal-liburutegian.