Udaberrikopa, domekan Sondikan

a: Udaberrikopa 2024ko api. 9a, 13:26

a: Udaberrikopa

Martxoaren 3an Udaberrikopa Laboral Kutxa hasi zen Markinan. Bigarren saioa martxoaren 17an egin zen Durangon, eta eskola-txirrindulariek Sondikan dute hurrengo hitzordua domekan, apirilak 14. Punta Galea txirrindularitza elkarteak antolatuta, saioa 10:30ean hasiko da. Hurrengo probak data eta leku hauetan egingo dira: apirilaren 28an, Igorren; maiatzaren 12an, Berangon; ekainaren 9an, Karrantzan; eta maiatzaren 23an, Ermuan.