Erasoa gaitzesteaz gainera, elkartasuna eta babesa adierazi diete emakumeari eta beren senideei. “Ez dugu emakumeen aurkako inolako indarkeriarik onartzen eta emakumeak kontrolatu eta menderatu nahi dituzten ideia eta jarrera matxista guztiak gaitzesten ditugu”, esan dute komunikatuan. “Gertatutako erasoa ez da kasu isolatua. Indarkeria matxista egiturazkoa da, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean eta diskriminazioan oinarrituta”. Sondikako Udalak eta Garrasia talde feministak elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, jendarte feminista eta justu bat lortzeko eta indarkeria matxista ezabatzeko. Era berean, herritarrei deitu diete gaur 19:00etan Ikurrina enparantzan batzeko, eta edozein indarkeria-motaren aurka azaltzeko eta erasoa jasan duen emakumeari bakarrik ez dagoela adierazteko.