“Ez dugu emakumeen aurkako inolako indarkeriarik onartzen eta emakumeak kontrolatu eta menderatu nahi dituzten ideia eta jarrera matxista guztiak gaitzesten ditugu”, adierazi dute komunikatuan. “Gertatutako erasoa ez da kasu isolatua. Indarkeria matxista egiturazkoa da, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean eta diskriminazioan oinarrituta”. Sondikako Udalak eta Garrasia talde feministak elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, jendarte feminista eta justu bat lortzeko eta indarkeria matxista ezabatzeko.