Balkoi apainduen lehiaketa Sondikan

Aikor aldizkaria 2024ko apirilaren 30a

Balkoiak apaintzeko lehiaketa antolatu du 12. aldiz Sondikako Udalak. Izena ematea maiatzaren 3ra arte egin daiteke liburutegian, eta loreak maiatzaren 12an, 09:00etatik 12:00etara, banatuko dira Goiri Erdikoa plazan. Kategoria bi egongo dira: familia bakarreko etxebizitzak eta etxebizitza-blokeak. Kategoria bakoitzean sari bi emango dira: irabazleek 150 euroko txartela bana jasoko dute, eta bigarrenek, 100 euroko txartela bana. Dirua herriko komertzioetan gastatu beharko dute. Informazio gehiagorako, liburutegira eta www.sondika.eus webgunera jo daiteke.