Belaunaldien arteko jolas-gunea atondu da Sondikako Goiri Erdikoa plazan, eta bertan familian gozatzeko modukoak diren mahai-joko klasikoak ipini dira, hala nola xakea, partxisa eta igel-toka. Gainera, Sondikako Udalak jakinarazi duenez, gune hori liburutegi berria bihurtuko da laster, eta, besteak beste, liburuak irakurri edota trukatu ahalko dira bertan. “Gune inklusiboa izango da, adin guztietako pertsona guztiek parte hartu dezaten”, adierazi dute.