Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatuta, domekan, maiatzak 26, Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak egingo dira Sondikan. Izena ematea 09:00etatik 09:30era egingo da Santa Kurtze ermitaren ondoan, eta nesken lasterketa 10:00etan hasiko da, eta mutilena, 11:15ean. Horrezaz gainera, gymkana egongo da 12:00etan. Parte-hartzaileek gainditu beharreko proben artean daude konoak, pasabide estua, tranpolina, botilatxoa eta errota exozentrikoa. Sondikako Udalak jakinarazi duenez, probek irauten duten bitartean, errepidea trafikorako itxiko da, baina zabalik egongo da proben artean. Aurreikuspenaren arabera, ekintza 14:45ean amaituko da.