Alba Macrel enpresak eraikuntza-makineria egiten du eta bi lantegi ditu: bata Sondikan –egoitza soziala bertan dago–, eta bestea Miranda de Ebron dago. Guztira 74 langile ditu. Enpresa-batzordeak eskatzen du enpresaren zein lanpostuen etorkizuna bermatu daitezela. “Horretarako, nahitaez etorkizunera begiratuko duen industria-plan bat eta bideragarritasun-plan bat behar dira. Egungo jabeei edo etor daitekeen erosleei argi esango diegu Alba Macrelen etorkizuna bi planten bideragarritasunari eta lanpostuen eta lan-baldintzen mantentzeari lotuta dagoela. Horrela jakinarazi diogu enpresari eta konkurtsoko administratzaileari. Alba Macreleko komitea eta langileak enpresaren eta lanpostuen etorkizuna borrokatzeko prest gaude”.