Udako ikuskizunak Sondikan

Aikor aldizkaria 2024ko uzt. 4a, 11:30

Uztaileko zapatuetan, ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute sondikoztarrek. Zapatuan bertan, uztailak 6, Hodei magoak saioa egingo du 20:00etan, eskolan, eta uztailaren 13an, 22:00etan, pelikula eta krispetak izango dira Larrabarrenan. Gune horretan ere, alde batetik, Zirkozaurreko Harreman ikuskizuna gozatu ahalko da uztailaren 20an, 22:00etatik aurrera, eta bestetik, Kilimak taldeak kontzertua egingo du uztailaren 27an. Kontzertua 22:00etan hasiko da eta food-truck bat egongo da.

Eguraldi txarra izanez gero, Larrabarrenan egitekoak diren ekintzak eskolan egingo dira. Bestetik, uztailaren 26an, Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia Sondikara etorriko da. Gorantzaileak Sondikako dantza-taldearekin batera, Brasiletik eta Kazajistanetik etorritako dantzariak dantzan ibiliko dira 20:00etatik aurrera Goronda Bekoko kiroldegian.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).