Sondikako Udalak gizarte-sareetan zabaldu duenez, San Joan jaietako bazkari-solidarioan bildutako dirua eman diote Gregorio Ybarra elkarteari: 1.785,91 euro. Ume gorrei laguntza ematen die Gregorio Ybarra elkarteak. Bazkaria, bestalde, Bisubi sukaldarien fundazioak prestatu zuen eta bertan 200 lagun baino gehiago batu ziren.