Sondikako Udalak kanpoko liburutegia atondu du Goiri Erdiko plazan. Liburuak estruktura garden baten barruan daude, eta bertatik hartu daitezke plazan bertan irakurtzeko. Liburuak etxera ere eraman daitezke irakurtzeko, baina irakurketa amaituta itzultzeko konpromisoa izan behar da. Era berean, tokirik badago, egoera onean dauden liburuak ere utzi daitezke plazako liburutegian.