Gazte Fest Sondikan

Aikor aldizkaria 2024ko uzt. 18a, 13:56

Sondikako Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, Gaztetxeko jarduerak Larrabarrenara eramango dira bihar, uztailak 19. Horrela, 20:00etatik aurrera Foam Party egongo da. Ekintza horretan aparra eta musika uztartuko dira, apar-jaiaz gozatzen diren bitartean, gazteek dantza egin dezaten. Bestalde, dj batek musika ipiniko du 21:00etatik 23:00etara bitartean.